XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) politiko liberal progresista hari buruz duen ikuspegia ematen digu Oteizak: harrera oneko herri baten jasankortasun eta ulertze adibide.

Estiloari dagokionez, klera laborategian egin zituen hainbat eta hainbat entseiuetako baten ondorioa da: Materiale arrunt honen forma prismatikoa esperimentazio bide bukaezina bilakatzen da Oteizaren eskuetan.

Estela de Madozen egitura prismatikoak jatorri honetaz hitz egiten digu zuzenean.

Obra honen bitartez Oteizak geometria proposamen xumea aurkezten digu, argia baina, aldi berean, bere ikuspuntu ugarietan aberatsa.

Ebaki arrunt baten bitartez, eskubiko aristan ustegabeko plano bat sartzen du, lau prismen altueren artean garatzen den jokua nabarmentzeko, eskulturaren inguruan bira bat ematera gonbidatzen gaituena.

Eskulturak ulertarazten duenez, forma itxi (prisma) eta irekiaren (plano-arista) arteko, oreka eta mugimenduaren arteko elkarrizketa horren bitartez sinbolizatzen da Madozi buruzko erreferentzia.